BTT ibilbideak

 

​14 btt ibilbide diseinatu ditugu lur orotako bizikletaz gozatzeko eta Lanestosako inguruak ezagutzeko. Zale zorrotzenak ere ez ditu hotz utziko menu zabal honek. Ibilbide guztiek GPSentzako bidea dute eta Lanestosatik irten eta bertara iristen dira.

Posible da ibilbideak elkarren artean konektatzea eta beraz, bide ezberdinak egiteko aukerak handiagoak dira.

Zailtasun mailaren eta eskaini beharreko denboraren katalogazioa gutxi gorabeherakoak dira, forma fisikoaren eta kanpoko faktoreek baldintzatzen dute.

Ingurumena errespetatu, gure ondare garrantzitsuena da.

*Patxi Ortiz Gutierrezek diseinatutako bizikleta-ibilbideak.

 

Bideari ekin aurreko gomendioak

· Ingurumenarekiko errespetua

· Ibilbideen zailtasun maila, maila fisikoa eta egiteko denbora

· Materiala, ordezko piezak eta mugikorra erabiltzea

· Ibilbideen arteko konexioa

Ibiltariei errespetua: bizikletak beti utzi behar du pasatzen eta oinezkoa edo ibiltaria errespetatu behar du.