07. “Heradatik buelta”

  • Distantzia: 14,16 kilometro
  • Altitudea: gehienez: 281 metro - gehienez: 655 metro
  • Desnibel metatua: igotzen: 491 metro - jaisten:  498 metro
  • Zailtasun maila: Erraza
  • Denbora: 1 ordu inguru
  • Deskargatu track-a hemen
  • Ibilbidea: borbobila
  • Lotu daiteke: 8. ibilbidearekin

    Ibilbide laburra (15 km) baina igoera gogorra eta jaitsiera azkarra eta teknikoa da, ezin hobea entrenamendu txiki bat egiteko. Lanestosan hasiko da eta Loberako Haitz mendiko magalean dagoen Barcenilla auzoraino eramango gaitu. Hemendik ikus daitekeen mendiak eta nestosako bailarako ikuspegiak itzelak dira. Lehenengo zati honek Heradaraigo baino lehen zangoak berotzeko balio du.

    Errepide nagusira bajatuko gara berriro Los Tornos mendaterantz eta ostera ere igotzen hasiko gara. 2 kilometro, gutxi gorabehera egin eta gero Herada herrirantz joateko dagoen saihesbidean eskuinetara egingo dugu. 4 kilometroko igoera polita izango da zuhaitzez inguratuta.

    Igo bezain pronto, mendiko goiko aldetik doan bidea hartuko dugu eta el Hayara helduko gara. Hemendik aurrera jaitsiera oso bizkorra da Lanestosaraino, abiadura eta jaitsierak gustatzen zaizkienentzat aproposa