03. Lanestosa – “El Moro” Tontorra

  • Distantzia: 17,35 kilometro              
  • Altitudea: gutxieneko: 283 metro - gehieneko: 810 metro 
  • Dernibel metatua: igotzen: 621 metro - jaisten:  605 metro
  • Zailtasun maila: Erraza
  • Denbora: 1,5 ordu inguru
  • Deskargatu track-a hemen
  • Ibilbidea: borobila
  • Lotu daiteke: 6. ibilbidearekin

    Lanestosako ingurua eta Karrantzako arana, biak Enkarterrian, ezagutzeko 20 kilometro baino gutxiagoko ibilbide aproposa. Lanestosatik lehenengo aran biak lotzen dituen Ubal Gainera(641m), igoko gara. Hemendik Mororaino igoko gara. Ez duzue arazorik izango zuen bttarekin igotzeko goraino heltzen den pistari esker, baina kontuan izan azken zatian aldapak oso gogorrak izango direla. Pistak tontorrean bertan utziko gaituzte antena handi batzuen parean.

    Hori bai, El Moroko antenetatik 776 metrotara dagoen tontorrera heltzeko tarte txiki bat gora igo behar da ikusgai dagoen buzioaraino heltzeko (hau, jakina, aukerakoa da).

    Leku berezi honetatik Ramales ikus daiteke iparraldean, el Mazo ipar-ekialdean, Ordunteko mendi katea hego-mendebaldean, eta Zalama mendia hegoaldean.