• Lanestosa herria
  • Lanestosako plaza
  • Lanestosako kaleak
  • Lanestosatik ibilbideak
  • Lanestosa historikoa
Lanestosa kulturala

Lanestosa kulturala

Lanestosak bete-beteko jai-egutegia dauka, eta egun berezi horien artean abuztuaren 5a nabarmentzen da, Elurretako Amaren jaieguna. Egun horretan, hiribilduko biztanleak eta ondorengoak elkartu eta bereziki maite duten dantza bat egiten dute.

 

Informazio gehiago ​​​​​​​​
​​
Turismo aktiboa

Turismo aktiboa

Lanestosa turismo aktiboa egiteko paradisua da, naturarekin lotutako kirol guztiak egiteko leku hobezina: mendi-ibiltaritza, mendi-txirrindularitza, zikloturismoa… Denboran mantendu den inguruan bildua, natura, fauna eta landaredia dira bertako protagonista nagusiak.

 

Informazio gehiago ​​​​​​​
Bideko istorioak

Historia-ibilbidea

Udalak hiribildua modu erraz eta atseginean ezagutzeko gida bat eskaintzen du. Hiru ibilbide turistiko prestatu ditugu, Lanestosak soilik 1,25 km koadrotan biltzen duen guzti-guztia ezagutu ahal izateko. Gure ondarerik onena da, denboran mantendutakoa, eta gaurkoan zure esku jartzen dugu harrotasun handiz.

 

Informazio gehiago ​​​​​​​​​​​​​

lanestosa, bizkaiko bihotz berdea

Lanestosaren oinarriak natura, kultura, historia eta tradizioa dira. Bizkaiko barrualdeko bihotz berdea da, Erdi Aroko kaleetan, bidexka naturaletan eta mendian galtzeko aukera ematen duena.

Bizkaiko hiribildu zaharrenetako bat da, eta ingurune natural paregabean dago. Sierra Lobera eta Peña del Moro gainek menderatzen duten haran estuan dago, eta Calera ibaiaren urek ukitzen dute.

Lanestosak bere esentziari eutsi dio denboran zehar. Historia aberatsa eta Erdi Aroko iragana ditu, eta hori guztia herriko harrizko kale berezietan sentitu daiteke.

Aipatzekoa da, halaber, Carlos V.aren ibilbidea. Kondairak esaten duenez, erregeak Colina jauregian igaro zuen gaua, Los Tornos mendatean zehar Burgoserako bidean erretiroa hartzera zihoala.

Kalezuloetan XVII. eta XVIII. mendeetako jauregi dotoreak eta herritar xumeen etxeak batera ageri dira, eta aipatzekoak dira etxebizitzetako balkoi luzeak, lorez beterik egon ohi direnak. Hirigune historikoa ezagutzeaz eta bertako eraikin bereziak ikusteaz gain, hiribilduak naturaz gozatzeko aukera ere ematen du. Izan ere, ingurune natural bikaina da hainbat jarduera egiteko, besteak beste: mendiko turismoa, mendi-ibiliak, zikloturismoa, espeleologia edo eskalada.

Lanestosa abiagune bikaina da haren inguruan bisitak egiteko: kobazulo prehistorikoak, haran eta herri ezin ederragoak, itsasoa eta Kantauriko kostaldearen harea fina, eta askotariko animaliak, Karpin Abentura parkeko dinosauroak barne.

Horrez guztiaz gain, atsedenlekuak, karabanentzako eremua, igerilekua eta udal-aterpetxea ere badaude herrian, baita jatetxeen eskaintza zabala eta hirigune historikoan eta inguruan zeharreko ibilbideak ere, bizikletaz nahiz oinez egitekoak.

Bete-beteko jai-egutegia dauka, non abuztuaren 5a, Elurretako Amaren jaieguna gailentzen den. Egun horretan, hiribilduko biztanleak eta ondorengoak elkartu eta Bizkaian bizirik dirauen tokiko dantza gutxienetako batez gozatzen dute; zalantzarik gabe, hiribilduko ondarerik handiena da.

​Jarrai gaitzazue...

Facebook

Facebook​​​

Twitter

Twitter

Instagram

Instagram