06. Lanestosa-Sangrices-Valnera; Nestosako mendi paseoa

  • Distantzia: 44,04 kilometro
  • Altitudea: gutxienez: 277 metro - gehienez: 483 metro
  • Desnibel metatua: igotzen: 312 metro - jaisten: 329 metro
  • Zailtasun maila: Erraza
  • Denbora: 1,3 ordu inguru 
  • Deskargatu track-a hemen
  • Ibilbidea: borobila
  • Lotu daiteke: 3. ibilbidearekin
  • Ohar historikoa
  •  

    Lanestosa inguruko mendi paseo txikia. 11kilometro izango dira eta gure zonaldeko ikuspegi izugarriak gozatzeko aukera izango dugu. Ibilbidea erraza da kontuan hartuta menditik izango dela. 312 metroko desnibel metatuak izango dira. Ingurunea ezagutzeko eta naturaz gozatzeko ibilbide ezin hobea da.

    Herritik Sangricesera aterako gara BI-3622 errepidetik  "Bide berritik" igoko gara, beste modu batera esanda, Ubal Gainerako igoera egingo dugu baina Sangriceseraino besterik ez, hau da, 2 km gutxi gorabehera igoko dugu. Ubaleko igoera osoa 5 kilometrokoa da, beraz erdia baino zertxobait gutxiago izango da eta igoerako informazio zehatza duzue. Sangricesko enparantzara helduko gara, errepide eta elizaren ondora.

    Errepidea eta Ubaleko jaitsiera alde batera utzita enparantzatik eskuinetara doan pistatik ekingo diogu mendiko goiko aldetik ibiltzeko. Gune hau Karrantzakoa da eta bertatik bailara osoaz gozatu daiteke. Geneukan desnibel osoa gaindituta egongo da puntu honetan. Beraz, gorabehera gutxiko paseo atseginaz disfrutatuko dugu.

    Beheko partean Calera ibaia eta errepide nagusia ikus daitezke. Aurrera joan ahala bajatzen joango gara ibai ondoan dauden auzo txikiak lotzen duen pista nagusira heldu arte. Valnera eta bere azienden parera aterako gara. Valneratik ibai ondoko bidea jarraituz Lanestosara itzuliko gara.