08. Loberako Haitza

  • Distantzia: 32,35 kilometro          
  • Altitudea: gutxien: 282 metro - gehien: 797 metro 
  • Desnibel metatua: igotzen: 1.098 metro - jaisten:  1.099 metro
  • Zailtasun maila: Ertaina
  • Denbora: 2 ordu inguru
  • Ibilbidea: borobila
  • Lotu daiteke: 1. ibilbidearekin eta 7. ibilbidearekin

    Loberako Haitza oso garrantzitsua da Lanestosa herriarentzat. Gure inguru osoa ikusi ahal izateko behatoki ezin hobea da, guretzat oso leku berezia. Omenaldi bat egiteko asmoz Loberako tontorreraino eramaten duen ibilbide bat sartu nahi izan dugu handik dagoen panoramika zoragarria baita, eta merezi du ahalegina egitea. Gutunontziraino dauden azken metroak oinez egin behar dira tontorrean zorua harkaitzezkoa   dela eta. Lanestosa eta Ramales argi eta garbi ikusiko dugu. Ibilbidean zehar, beste leku erakargarri ere aurkituko ditugu, Sobako Aranaren behatokia edo mendi puntan dagoen Herada herriko bisita, hain zuzen ere.

    Ibilbidea Enkarterriko Lanestosa herrian hasiko dugu. Burgoserantz aterako gara, 1,3 Km-aren parean "La Calera. El Prado" txartelarekin ezkerretara jotzen duen errepidea hartuko dugu. Calera ibaiaren ezkerreko bazterretik doan pista asfaltatua jarraituz. Ibilbidea lasaia eta erraza da, inguruan, han hemenka, aziendak ikusiko ditugu eta mendiz inguratuta egongo gara. 3 Km-tara Valnera aurkituko dugu eta 7.km-tara Calera del Prado, ibai bazterreko azken herria. Eskualdeko ohiko baserriak errepidetik zipriztinduta geratzen dira. Herriaren amaieran eliza berriztu berria aurkituko dugu bere kupula berriarekin, eta ostean mendiak. Herriaren irteeran Lanestosatik gertuen dagoen zubi erromatarra dago, merezi du arretaz begiratzea.  Carlos V Ibilbidea jarraitzen ari gara, aspaldian, uste duguna, galtzada erromatarra izan zena. 8.3 km-an eta kilometro bateko aldapa gogorra igo eta gero

    Jasokundearen Eliza dagoen leku berezira helduko gara. 11.kilometroan Los Tornoseko behatokira igotzen duen errepidera aterako gara. Ezkerretara egingo dugu eta jarraituko dugu igotzen. 13. kilometroan,  bide gurutzean eskuinetara jotzen duen bidea ikusiko dugu Fresnedorantz errepidetik bajatzeko, adierazita dagoena . Guk aurrerantz jarraituko dugu kilometro erdi gehiago azienda bat dagoen lekuraino. Han eskuinetara joz antenetara eta Soba Aranaren behatoki naturalera helduko gara. Bertatik Rehoyos, Pilas, e.a. ikusiko ditugu. Fresnedora heldu baino lehen  biratuko dugu Los Tornosera doan errepideko gurutzetara berriro heltzeko. Orain mendiko goiko aldetik doan pista hartuko dugu Herada herri txikiraino eta bisitatuko dugu. Heredatik aurrera eginez Loberako Haitzako, edo kartografia nazionalen mapetan La Morterako, gutunontzira helduko gara. Handik dagoen panoramika zoragarria da, eta merezi du ahalegina egitea.  Gutunontziraino dauden azken metroak oinez egin behar dira tontorrean zorua harkaitzezkoa  baita.

    Lanestosa eta Ramales argi eta garbi ikusiko dugu. Itzulia etortzeko erabili dugun bidetik egingo dugu eta Lanestosara helduko gara minutu gutxitan.