Autokarabana aparkalekua

Harremanetarako: 675 71 61 61

Lanestosako herrigunean autokarabanen aparkaleku gaitu bat dago. 6.000 metro karratuko partzela bat da, eta Lanestosara autokarabanan, furgonetan eta abarretan bisitan datozenek era guztietako erosotasunak aurkituko dituzte bertan.

Udalak era horretako turismoa sustatzeko beharra ikusi zuen. Hiribildua, ingurua eta eskaintzen dituen xarma guztiak sustatze aldera, Lanestosako Udalbatzak aparkaleku hori jarri zuen martxan. Aparkalekua gune berde eta eguzkitsu batean dago, naturaz inguratuta. Hala ere, eta Covid-19k gaur egun duen egoera dela eta, autokarabanen aparkalekuak ez du inolako zerbitzurik eskaintzen (argia, ura edo komuna).