05. Lanestosatik Lanzas Agudasera Ordunteko Mendietako magaletatik

  • Distantzia: 39,68 kilometro              
  • Altitudea: gutxien: 237 metro - gehien: 744 metro
  • Desnibel metatua: igotzen: 1.322 metro - jaisten:  1.275 metro
  • Zailtasun maila: Zaila
  • Denbora: 4 ordu inguru
  • Deskargatu track-a hemen
  • Ibilbidea: borobila
  • Lotu daiteke: 4.ibilbidearekin eta 10.ibilbidearekin

    Ibilbidea 40 km-koa da eta 1.300m-ko desnibela du bajatzerakoan. Beraz, fisikoki ondo prestatua egon behar da ibilbide hau egiteko. Igoera gogorrak eta jaitsiera oso teknikoak, arinak eta dibertigarriak izango ditugu. Basabidetik sartuz ingurune natural izugarriaz gozatu ahalko dugu, Lanestosako aranetik Karrantzako aranera pasatuz.

    Lanestosan hasiko gara. Calera ibaia igoko dugu Valneratik eta La Calera del Pradotik pasatuz "Las Arreturas"-en jarriko gaituzten malda aldapatsuekin (%12ko aldapa) topo egin baino lehen. "Las Arreturas" mendi ibilbide eta  pista askotako gurutze bidea da. Hemen eskuinetara joko dugu (Salduero) mendi magaletik Lanzas Agudas herriraino doan pistatik, Cotobasero ezkerretara utzita eta Aldeacuevara doan bidea aurrean utzita.

    Ibilbidean zehar Karrantzako aranaz gozatuko dugu balkoi batean egongo bagina bezala. Errekatxo batzuk pasatuko dugu (Bagoe), eta pagadi polit bat igaroko dugu Lanza Agudasko bideko Peñarada Ibaiara bajatu baino lehen. Lanzas Agudasen errepidetik bajatuko gara zubi aurreko bidea hartzeko (ezkerretara) Argañedako ibaia igotzeko errepideko bide gurutzera heldu arte. Bertan ezkerretara biratuko dugu eguneko zatirik gogorrena hasteko. Arreturasera itzuliko gara Cotobaserotik igotzen jaitsiera polit bat eginez Sangricesera heltzeko eta hemendik Lanestosara.

    Ibilbidea amaitu da.