Telefonoa:
675621352 y 946138165

Ordutegia:

​​​​​​​


​​​​​​Guztiz berritu ostean, eta sukaldaritza talde berria duela, Lanestosako Oregi Etxea aterpetxeak ateak zabaldu ditu berriro ere. N-629 errepidearen ertzean dago, Lanestosarako sarreran (hegoaldetik), udal-igerilekuetatik 100 metrora. Barruko sarbidea dauka, errepidea saihesteko, eta udalerria zeharkatzen duen ibaia dauka inguruan. Enkarterriko baserri tipikoa da, harrizkoa eta egurrezkoa, eta erabatberrituta dago. Hiru solairu handi ditu, barrualdean igogailuarekin, eta aparkaleku handi bat ere badu.

Bertako sukaldaritza goxoaz gozatzeaz gain, Oregi Etxean OSTATU hartzeko hainbat aukera daude:

-3 logela bikoitz (komun partekatuarekin).

-2 logela ohe bikoitzarekin; horietako batek komuna dauka barruan.

-2 logela partekatu ohatzeekin; batek 14 ohatze dauzka, eta besteak 6.

PREZIOAK

-Ohatzedun logelen kasuan, prezioak pertsonako 20 euro dira gosaririk gabe.

-Logelen prezioa 50 eurokoa da, gosaririk gabe.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu telefono-zenbaki hauetara: 675621352 eta 946138165.​

Prezioak aldatu egin daitezke.​