Leku interesgarriak

Lanestosako hiribilduak badu zer eskaini gure udalerria ezagutzera animatzen den guztiei. Bere kokapen geografiko pribilegiatua, alde naturaletik zein estrategikotik begiratuta, eta bere historia aberatsa dira bisitariak harrituko dituen eskaintza turistikoaren oinarrizko osagaiak.

Udalak, hiribildua modu erraz eta entretenigarri batean erakusteko, gida baten zerbitzua eskaintzen du. Horretarako, Lanestosak bere 1,25 km koadrotan gorderik duen guztia ezagutzea ahalbideratuko duten hiru ibilbide turistiko prestatu ditugu. Hau da gure ondarerik onena, denboran zehar gorde dugun ondarea eta gaur egun harrotasunez erakusten dizuguna.

Aukera ezazu interesgarriena zaizun ibilbidea eta gozatu egonaldiaz eta lanestosarrek beti egiten duten harrera atseginaz