02. Lanestosatik Bien Aparecidako Santutegira

  • Distantzia: 44,04 kilometro
  • Altitudea: gutxienekoa: 6 metro - gehienekoa: 568 metro
  • Desnibel metatua: igotzen: 1.037 metros - jaisten:  1.296 metros 
  • Zailtasun maila: Zaila
  • Tiempo: 3,5 ordu inguru
  • Deskargatu track-a hemen
  • Ibilbidea: borobila
  • Bisita gidatuak

  • Ibilbide honek Bien Aparecidako Santutegi entzutetsura eramaten gaitu, Kantabriako patroia. Bi aukera dago ibilbide hau egiteko, Bata osorik Lanestosatik hasita, eta bestea Ramaleseraino autoz joanez gero, amaierako Volaizko ganeko igoera ez dugu egin behar izango.

    Ibilbidea izugarria da, La Alcomba herriraino igoko gara (7 kilometroko igoera gogorra eskualde errepide bakarti batetik) Vallera heldu baino lehen dagoen saihesbidea hartuz. Ason Bailararen muinean dago, aukera asko duen beste zonaldea. La Alcombara heldu baino lehen Mentera eta Barruelo herriak ezagutuko ditugu. La Alcomban mendien goiko aldetik eramango gaituen pista hartuko dugu Bien Aparecidako Santutegiraino. Hau pelegrinazio eta esangura handiko leku garrantzitsua da Kantabriako jendearentzat.

    • 0 Kma - Lanestosa. Ramaleseraino bajatu errepide nagusitik, Kantabria probintzian. Heltzeko Volaiz gaineko deritzoten mendatetik bajatu behar da. Hasi baino lehen Covalanasko Kobazuloetako txartela ikusiko dugu. Gomendatzen dizuegu bisitatzea labar-artearen adibide zoragarria baita, baina horretarako aurretik hitzordua eskatu behar da.
    • 6 Kma - Ramales de la Victoria. Herri honetako turismo bulegoan zonalde osoko informazioa eskura dezakezue.
    • 6.5 Kma – Herriaren irteeran ezkerretara joko dugu "Valle 5 Arredondo 12" markatzen duen tokian CA-261 errepidetik.
    • 7 Kma – Ason gaineko zubia.
    7.5 Kma – Etxe bat igaro bezain pronto eskuinetara egiten duen pista hartuko dugu. Mendirantz eramango gaituen pista hau hasieran asfaltatuta dago eta oso aldapatsua da. Hemen hasiko da eguneko zatirik gogorrena. Beroketa egin barik %18-ko gorabehera baino gehiago dituzten igoerak aurkituko ditugu. Pedalkadaren garapena prestatu beharko da hasi baino lehen.
    • 8.6 Kma – Hemen amaitzen da 600m oso gogorrak dituen kilometro bat. Segur aski bataz besteko %18-ko gorabehera du eta aldiro %20-ko gorabehera du. Angliruko Cueña les Cabresen parekoa da. Puntu honetan harrizko etxola bat eta argindar zutoin bat daude eta aldapa 100 metro leuntzen da. Hemendik aurrera lurrezkoa da bidea, beraz, zailtasuna handiagoa izango da. Eukalipto basoan sartuko gara eta berriz ere aldapa gogorrak aurkituko ditugu. Behatoki ezin hobea da Ramales herriko eta bere inguruko mendiak ikusteko. Eskuinetik ezkerretara bisitatu dezakegu San Vicentezko tontorra (lirainena), La Loberako Haitza, El Pando, Covalanasko mendiak, El Moroko tontorreko antenak eta Raneroko mendiak.
    • 10. 250 Kma – Egoera txarrean dagoen ezkerretako pista hartuko dugu. Kontuz, ez nahastu 250 metro gorago alanbre hesi batekin itxita dagoenarekin. Nahiz eta pistaren egoera oso ona ez izan ahaleginduz gero igo daiteke. Pista honetan ezkerreko aldean aurkituko ditugun ikuspegiak zoragarriak dira. Eskuinean Lanestosa La Lobera mendien artean eta ezkerretan El Pando eta Covalanas. Leku hau ezin hobea da gure herriko kokapenaz eta herria hartzen duen aranaren itxuraz ohartarazteko.
    • 12 Kma – Bide gurutze batera helduko gara. Eskuinetara alanbre hesi batekin itxita dauden antenak daude. Aurrean egoera txarrean dagoen pista (ez hartu). Eta ezkerretara jotzen duenak (hartu beharko duguna), ehiza-esparru pribatu txartela dauka eta la Alcomba herriraino eramango gaitu.
    • 13.250 Kma – Eskuinean dagoen pista alde batera utzi eta gero errepidera aterako gara eta eskuinetara joko dugu la Alcombara heltzeko. Ezkerretara hartuz gero Vallerantz joango ginateke.
    • 13.600 Kma - La Alcomba herria. Hemendik La Aparecida urrutitik ikusten da.
    • 13.650 Kma - 50 metro beherago, herrian bertan, ezkerretara dagoen lehenengo saihesbidea hartuko dugu eta etxe batera helduko gara. Hemen La Aparecidaraino doan pista hasten da. Ez ezazu hartu eskuinetara eta beherantz doan adarra. Hartuko dugun pista, egoera onekoa, gaur gehien gozatuko dugun zatia izango da. Zorua atsegina eta eskuinetako ikuspegi izugarriak lagun Ampuerora helduko gara.
    • 16.300 Kma – Jabetza Pribatua bukatze txartelaren parean eskuinetara biratu eta basoan sartuko gara.
    • 17.700 Kma – Errepide nagusira irtengo gara. Eskuinetara biratuz La Aparecidarako bidea hartuko dugu.
    • 20 Kma – Santutegira heldu. Teleskopiodun behatokia eta Somaoz Jatetxea aurkituko ditugu. Ordu 1 eta 30 minutu iraungo du ibilbideak honaino. Itzulera etorri garen lekutik izango da eta, beraz, beste ordu eta erdi bat beharko dugu, eta guztira 3 orduko ibilbidea izango da.
    • 40 Kma – Lanestosara itzuli bide beretik.