01. Galtzada erromatarra, Fresnedo, Busta eta bere baseliza erromanikoa

  • Distantzia: 33,18 kilometro
  • Altitudea: gutxienekoa: 161 metro - gehienekoa: 739 metroa
  • Desnibel metatua: igotzen: 1.099 metro - jaisten:  1.137 metro 
  • Zaltasun maila: Ertaina
  • Denbora: 3 ordu inguru
  • Deskargatu track-a hemen
  • Ibilbidea: borobila
  • Lotu daiteke: 8. ibilbidearekin
  • Ohar historikoa
  • Ohar artistikoa
  •  

    Ibilbidea Lanestosan hasten da. Burgoserantz doan errepide nazionaletik ateratzen, 1.300 Km-ra heltzean ezkerretara jotzen duen errepide bat aurkituko dugu "La Calera. El Prado" txartelarekin. Bide horretatik aurrera egingo dugu Calera ibaiaren ezkerreko bazterretik doan pista asfaltatua jarraituz. Ibilbidea lasaia eta erraza da, inguruan, han hemenka, aziendak ikusiko ditugu eta mendiz inguratuta egongo gara. Noizean behin, animaliak zaintzen dituzten txakurrek sentitzen den isiltasuna apurtzen dute bere zaunkekin. 3 kilometrotara Valnera aurkituko dugu eta 7kilometrotara Calera del Prado, ibai bazterreko azken herria. Eskualdeko ohiko baserriak errepidetik zipriztinduta geratzen dira. Herriaren amaieran bere eliza berriztu berria aurkituko dugu, eta ostean mendiak. Herriaren irteeran Lanestosatik gertuen dagoen zubi erromatarra dago, merezi de arretaz begiratzea Carlos V Ibilbidea jarraitzen ari gara, aspaldian galtzada erromatarra izan zela uste da. 8.3 kilometroan eta kilometro bateko aldapa gogorra igo eta gero Jasokundearen Eliza dagoen leku berezira helduko gara.

    11. kilometroan Los Tornoseko behatokira igotzen duen errepidera aterako gara. Ezkerretara egingo dugu eta jarraituko dugu igotzen Los Tornos mendateraino. 13. Kilometroan,  bide gurutzean, eskuinetara jotzen duen bidea hartuko dugu Fresnedorantz errepidetik bajatzeko, adierazita dago. Hemendik Ason araneko ikuspegiak zoragarriak dira.

    16.6 Km,  Fresnedon sartuko gara eta bere eliza bisitatuko dugu.

    22 Km La Revilla. Herriaren irteeran Indiano etxe polit bat ikus daiteke.

    23. 5 kilometroan bide gurutzera aterako gara CA-256-ren bidez. Eskuinetara egingo dugu Ramaleserantz. 24.5 Km Casatablas.

    25 Km, Casatablas pasatu bezain pronto eskuinetara egingo dugu bide gurutzean  CA 661 errepidea hartuz. Bertan adierazten da: Sta. Maríara 2 Km, La Cistiernara 4 km eta Bustara 5 km. Berriro gorantz, orain hasiko dira gora-behera gogor batzuk. 30. Kilometroa, Bustara helduko gara eta sarreran, herriaren txartelaren ondoan Sta. María baseliza erromanikoa ikus dezakegu. Informazio txartelean diotenez ;”Agian, Sobako Aranaren eraikin zaharrenetariko bat izan daiteke”.

    Bustatik aurrera gogorrena geratzen da, igoera aldapatsuak  mendi magaletik La Majada del Hayaraino heltzeko eta bukatzeko Lanestosaraino minutu gutxitan eramaten gaituzten pista hartuko dugu.