04. Lanestosa, Las Arreturas, Cotobasero, Sangrices eta Aldeacueva

  • Distantzia: 39,22 kilometro
  • Altitudea: gutxieneko: 293 metro - gehieneko: 751 metro
  • Desnibel metatua: igotzen: 984 metro - jaisten:  982 metro
  • Zailtasun maila: Zaila
  • Denbora: 3,5 ordu inguru 
  • Deskargatu track-a hemen
  • Ibilbidea: borobila
  • Lotu daiteke: 5. ibilbidearekin eta 10. ibilbidearekin
  •  

    Ibilbide hau gogorra da bere luzera (40 Km gutxi gorabehera)eta gorabeherak (Arreturas, Ubal, Villanueva de Presako pista eta Aldeacuevatik Las Arreturaserako azken tartea) direla eta.

    • Las Arreturas (Mapa Topografiko Nazionalean "La Tejera" deitutakoa) ere ezagutuko dugu, hemen bttz zein oinez egiteko ibilbide ugari hasi daiteke, eta gune nagusia da Lanestosa inguruan dauden leku ingurune naturalaz gozatu nahi dutenentzat. Aldi berean Karrantzakoarana gurearekin lotzen du. Saihestu ezin den puntua da ibilbide askorentzat, beraz, kontuan hartzekoa.

      Hemendik Los Tornos Mendaterako igoera ikus daiteke, baita Zalama mendia, Lanestosako arana eta Karrantzako arana eta inguruko Aldeacueva eta Lanzas Agudas  herri txikiak ere ikus daitezke.