09. El Zalama (1.336 mts)

  • Distantzia: 35,76 kilometro
  • Altitudea: gutxienez: 279 metro - gehienez: 1.340 metro 
  • Desnibel metatua: gotzen: 1.328 metro - jaisten:  1.335 metro
  • Zailtasun maila: Oso zaila
  • Denbora: 2 ordu eta 20 minutu inguru 
  • Deskargatu track-a hemen
  • Ibilbidea: borobila
  • Oharra (GPS gabe)

    Segur aski hau Lanestosa eta Enkarterri inguruetatik bttrekin egiteko ibilbiderik ikusgarriena da.

    Ordunteko Mendien muineraino joango gara, bere mendi esanguratsuenaren tontor arte; Zalama (1.336 m).

    Inguru honetako mendirik garaiena eta ezagunena da. Fisikoki oso ondo prestatuta egon behar da ibilbidea egin ahal izateko baina trukean ikusiko ditugun paisaiak, fauna eta flora merezi dute. Karrantzako sai-lekua ere ezagutuko dugu.

    Lanestosatik irten eta Calera Ibaiatik gora eginez Calera del Prado herrira helduko gara, herriko irteeran, malda aldapatsu bat igoko dugu Las Arreturasera heltzeko, eta handik Campo Calerora; bertan mendizale eta perretxikozale askok autoa uzten dute Ordunteko Mendietatik bere ibilbideak egiteko. Sai-lekutik pasa eta gero Santipiñarainoko (1.054 m) igoera gogorra egingo dugu, Saldueroko Zelaiara heltzeko. Hemendik, jada, Zalama ikusiko dugu. Oraindik igoera gogorrenak egiteke geratuko dira. Oso zaila da La Mazara eta Zalamara heltzea bizikletatik bajatu gabe. Zalamako ikuspegiak ez zaizkigu damutuko. Orain, Los Tornos mendateko behatokira bajatzea geratuko zaigu eta handik Lanestosara errepidetik.