Xarmadun hiribildu bat

Lanestosa hiribildua Bizkaiko udalerririk txikiena da, 1,25 km koadro baino ez du eta. Probintziaren mendebaldeko puntan dago, Enkarterri eskualdearen barruan. Bizkaiko bazter eta Euskadiren mendebaldeko muga. Bizkaiko lehen hiribilduetakoa da.

Kokapen pribilegiatua du, ingurunea aldapa asko dituen haran estuak mugatua. Aldapa horiek La Mortera eta Peña del Moro mendi tontorretan hasten dira. Calera ibaiak ematen dio ura, itsaso-gaineko 289 metrotara. Bizkaiko Karrantza eta Kantabriako Soba udalerriak ditu mugakide.
 
Lanestosak Hiribildu titulua 1287ko ekainaren 5ean jaso zuen Bizkaiko Jaun Lope Haroko Kondearen eskutik. Pribilegio hori, Gaztelatik itsasora Los Tornos mendatetik heltzeko bide naturalak arautzeko interesak ekarri zuen. Bideko toki izateko sortua, bere izaera ondo mantentzen jakin du denboran zehar.

Bere hirigunean Erdi Aroko osagai nabarmenak ikus daitezke eta bertakoak saiatzen dira beste guztiengandik bereizten duen denboraz kanpoko itxura mantentzen.