Ibilbideen zailtasun maila, maila fisikoa eta egiteko denbora

Zailtasun mailak erraza, erdi mailakoa, erdi-altua, altua eta oso zaila dira.

Sailkapen hau eginik, garrantzitsua da gehitzea zailtasuna ibilbidea egingo duen pertsonaren maila fisikoaren araberakoa dela, beraz, subjektiboa da beti.

Hau argitu ostean, adierazi behar da erraz mailan katalogatutako ibilbideetarako ere beharrezkoa dela formakuntza fisiko on bat izatea eta bizikletan ibiltzeko nahikoa entrenatua egotea, hau da, gutxienez desnibelak dituzten 20/25 km inguruko ibilbideak egin ahal izatea. Lanestosak duen kokaleku geografikoagatik (mendiz inguratua) ibilbideek beti izango dituzte zailtasunak eta desnibel handiak.

Egiteko denbora ere gutxi gorabeherakoa da eta maila fisikoaren eta norberak daukan denboraren arabera aldatuko da.