Zikloturismoa

Zikloturismoko 6 ibilbide diseinatu ditugu bizikletaz gozatzeko, Lanestosako inguruak ezagutzeko eta zenbait eguneko ibilbide zikloturistei ekiteko.

Lehenengoa errepideko bizikletekin egiteko ibilbide zirkularra da, erdi mailako zailtasuna duena. Bigarren eta hirugarrena herri inguruko mendiko portutara igoera ederrak dira; eta laugarren eta bosgarrenak zenbait eguneko ibilbide zikloturistak, ibilbide luzekoak, bidaiatzeko. Laugarrena, Carlos V ibilbidea, bizikletarako existitzen den berezko trazadura bakarrarekin agertzen zaigu, eta Yusteko Monasteriora eramango gaitu. Lanestosa, interes turistikoko ibilbide honen trazaduran agertzen da.

Ibilbide guztiek GPSentzako bidea dute.

Zailtasun mailaren eta eskaini beharreko denboraren katalogazioa gutxi gorabeherakoak dira, forma fisikoaren eta kanpoko faktoreek baldintzatzen dute.

Ingurumena errespetatu, gure ondare garrantzitsuena da.

*Patxi Ortiz Gutierrezek diseinatutako bizikleta-ibilbideak.

Bideari ekin aurreko gomendioak

· Ingurumenarekiko errespetua

· Ibilbideen zailtasun maila, maila fisikoa eta egiteko denbora

· Materiala, ordezko piezak eta mugikorra erabiltzea

Ibiltariei errespetua: bizikletak beti utzi behar du pasatzen eta oinezkoa edo ibiltaria errespetatu behar du.

01. Karrantzatik joan etorria

​Zailtasun ertaineko 30 kilometroko ibilbidea da eta Lanestosan du hasiera. Oso aproposa da goiz bateko entrenamendua egiteko eta Kantabriako Ramales de la Victoria herria eta Enkarterriko zati polit bat ezagutzeko. Bide honetako punturik interesgarriena el Alto Ubal mendateko 7 kilometroko igoera da. Igoera hau askotan agertzen da Euskal Herrian bizikletaz egiten diren hainbat lasterketetan.

Lanestosatik Laredorantz joko dugu, Kantabriako kostaldea 20 kilometrotara dago autoz. Ibilbidearen hasiera jaitsiera bat da. Laster Covalanas kobazuloetara helduko gara  eta aukera izanez gerobisitatu beharko duzue labar artearen adibide zoragarria baita. Kobazuloak Volaizko Gaina deitzen dioten tontorrean daude, hau da, Hartzaren Saltotik (Ramales) datorren gainetik eta kobazuloetaraino heltzen den tontorrean. 3 kilometroko zati hau gure kasuan bajatu beharko dugu. Gomendatzen dizuegu geldialditxo bat egitea bihurguneren batean handik ikus daiteke Ramales de la Victoriako paisaia izugarria da eta.

Ramalesera heldu eta Laredorantz jarraituko dugu, baina Gibajara heldu baino lehen Karrantzako Aranera eta Villaverdera sartzen den saihesbidea hartuko dugu. Concharaino Karrantza ibaia eta trenbideak izango ditugu lagun. Gibaja aurretik pasatuko gara, eta geroago Riancho eta Pondra aurkituko ditugu. Igotzen hasiko gara Hiedrasko Haitzetatik  eta Las Mangasetik, Riosecoko bidean eta Ambasaguasekoa geroago, hau Karrantzako atea da, eta bertan turismo bulego bat dago. Aurrerago Concha aurkituko dugu eta hemen hasiko da Alto Udal mendatea (mendatearen igoeraren informazio guztia lortzeko klikatu hemen).

Lehenengo mailako mendatea honek 7 kilometro du eta igotzeko ahalegindo beharko dugu. Bataz besteko desnibela %7 izango da eta zati batzuetan %14-ra helduko da. Hauek dira Ubalen ezaugarriak. Tontorrera heldu bezain laster 5 kilometroko jaitsiera zoragarri bati ekingo diogu Lanestosaraino.        

Deskargatu track-a

Ezaugarriak:

  • Distantzia: 32,8 kilometro

  • Gutxieneko altitudea: 63 metro

  • Altitude gorenena: 637 metro

  • Desnibel metatua: Igotzen: 693 metro - Bajatzen:  694 metro

  • Zailtasun maila: Ertaina

  • Denbora: 2 ordu gutxi gora behera 

  • Ibilbide borobila

 

02. Los Tornos Mendateko igoera

Los Tornos mendatea oso polita da, bizikleta zaleak  igoera honetaz disfrutatzeko aproposa, bere zailtasun handiena ez da bere desnibelen aldea baizik eta Lanestosatik hona dauden 12 kilometroak dira.

Bizkaiko herritik ateratzen denetik errepidea beti gorantz joko du, hori bai, 2.5 kilometrora heldu arte igoera nahiko leuna da, beraz, pentsaraziko digu lurraldea laua dela. Barcenilla Auzoko txartela eskuin aldean utzi eta gero  lehenengo aldapak hasiko dira gutxi gorabeherako %5eko desnibelarekin.

Zorua egoera onean dago eta igoeran zehar bi iturri aurki daitezke. El Barrio txarteletik aurrera Herada herriko bidegurutzearen parean, 4. kilometroan, ehunekoak gogortzen dira %6-%7ra heldu arte. Puntu honetan arana zabaltzen hasiko da eta aurrez aurre ikusiko ditugun mendiak igoera edertuko dute. Orain N-629 errepideko 57 kilometrotik igaroko dugu, "La Cantera" deitzen dioten lekutik, blokez egindako etxola bat, ate metaliko berdea daukana ikusiko dugu eskuinean,  igoeraren 5. Kilometroa da. Hau zatirik gogorrena da eta aldapak %8ko desnibela izan dezake. Zuhaitz artean igoko dugu eta ferra arkuko lehenengo bihurguneetara helduko gara  5,5 kilometroan, aldapa apur bat leuntzen den unean.

Ferra arkuko bihurgune gehiago hartuko ditugu eta aziendak ikusiko ditugu errepidearen parean. Hemen zangoetan esfortzua nabaritzen hasiko da aldapako desnibela %6ra  jaitsi arren.  Igoeraren 8.5 kilometroan  Fresnedo herrira, eskuinera, bajatzen duen bidegurutzea aurkituko dugu.

Leku polit hau Soba Aranaren amaiera ikusteko behatoki naturala da. Aldapa askoz gehiago leunduko da eta ezkerretara jotzean bailararen beste magalera pasatuko dugu Burgos-106, Logroño-152 adierazten duen txartela pasatu eta gero azienda batzuen parean, azken kilometroak egiteko.

10. kilometroan, gutxi gorabehera, azken iturria aurkituko dugu errepidearen eskuinean. Bihurgune gabeko bi kilometro geratzen dira Los Tornos behatokira, mendatearen tontorrera, heltzeko. Zati honen desnibela %6 da.

Azpian dagoen argazkian azken bihurgunea, hau da, mendatearen tontorra eta behatokia ikus daitezke. Aurrean ikusten den mendia oinezkoek igotzen dute Zalamara heltzeko.

Behatokitik ikusiko duguna ez zaigu damutuko eta esfortzua konpentsatuko digu. Izugarria.

Deskargatu track-a

Ezaugarriak:

  • Distantzia: 11,67 kilometro

  • Gutxieneko altitudea: 291 metro

  • Altitude gorenena: 915 metro

  • Desnibel metatua: Igotzen: 613 metro - Bajatzen:  25 metro

  • Zailtasun maila: Ertaina

  • Denbora: ordu 1 gutxi gora behera 

  • Ibilbide borobila

 

03.Alto Ubaleko igoera Lanestosatik

​Alto Ubaleko igoera Enkarterri eskualdean dagoen Bizkaiko Lanestosa herritik. 5 kilometro eskaseko igoera honetan Bizkaiko eremu ezezagun honetako mendia,ingurune natural eta paisaia ezagutzeko aukera izango dugu.

Hasieratik aldapa gogorrak izango ditugu (%6-7), Lanestosan bertan Sangriceserako bidea hartu bezain pronto.

Zuhaitzek babestuko gaituzte igoeraren lehenengo kilometro hauetan. 250 m egin eta gero ferra arkuko lehenengo bihurgunera helduko gara, El Regato Perenal deitzen diote, bere azpitik Calera ibaian urak isurtzen dituen errekatxoa pasatzen delako.  300 metro gorago Lanestosan "egurrezko bankua" deitutako behatokia aurkituko dugu, bertatik  herria ikusi ahalko dugu.

500 zenbakiko puntu kilometrikoan "Las Eses" izeneko bihurgune bikoitza dago eta jarraian "Las Lindes" izeneko ezkerretako ferra arkuko bihurgunea. Lehenengo kilometroare bukatutakoan lehenengo etxeak ikusiko ditugu eta 1.5 kilometroan azken bihurgunea, Santalalla bide gurutzean, Sangrices herriko enparantzara heldu baino lehen (Karrantzako auzoa) 2.2 kilometroan.

4Sancricestik  lehenengo etxeetara,  ferra arkuko ezkerretako bihurgunean daudenetara, bigarren zati honetako tarte gogorrena izango da, %7ko desnibelekoa, jarraian bidea leuntzen da tontorrera heldu arte.

Lanestosako Araneko ikuspegi ederrak ikusiko dituzue LosTornos Mendaterako bidean zehar.

Igoera osoa 30 minututan egitea lortzen badugu oso ondo egin dugunaren seinalea izango da.

Deskargatu track-a

Ezaugarriak:

  • Distantzia: 4,78 kilometro

  • Gutxieneko altitudea: 283 metro

  • Altitude gorenena: 638 metro

  • Desnibel metatua: Igotzen: 354 metro - Bajatzen:  0 metro

  • Zailtasun maila: Erraza

  • Denbora: ordu 1 gutxi gora behera 

  • Ibilbide lineala

 

04. Carlos V ibilbidea

​"Carlos V." Ibilbideak gogorarazten digu Carlos V. enperadoreak 1556ko irailaren 28an hasi zuen bidaia. Bera Herbehereetatik zetorren eta Kantabriako Laredoko portuan lehorreratu zen bidaia gogor bati hasiera emateko. Iberiar Penintsula erdia zeharkatu zuen Yusteko Monastegira (Extremadura) heltzeko lau zerbitzarik garraiatutako karroza txiki batean . Bidaia gogor honek hilabete eta erdi iraun zuen.

Laredon 6 egun egon eta gero, Urriaren 5ean errege segizioak Colindreserantz abiatu zen, Limpiasetik pasatu eta Ampueron egin zuten gaua 6an. 7an La Nestosatik pasatu ziren eta 8an Agueratik. Hurrengo egunean Medina de Pomarrera heldu ziren, bere Burgoserako bidean.

Beraz, oso garrantzitsua da adieraztea CarlosV. Lanestosatik pasatu zenean , La Nestosa deitzen zen garai hartan, 1556ko urriaren 7an, aprobetxatu zuela gure herriak historian zehar izan duen kokapen estrategikoa kostaldea eta Gaztelako meseta lotzeko

Gertakari esanguratsu hau dela eta proposatzen dugu lehenengo gaua gure herrian igarotzea Laredotik Lanestosara 29 kilometroko lehenengo etapa egin eta gero.

634 kilometro izango dira 12 egunetan egiteko (atseden egun 1) eta igotzen metatuko den desnibel osoa 7.366 metrokoa izango da. 3 mendate garrantzitsu igoko dira, Los Tornos, La Mazorra y Piornal.

Carlos V. ibilbidea zikloturistentzako propio egin den argitalpen honetan, Carlos V. Yusterako bidaian egin zuen jatorrizko bidea errespetatzen saiatu da.

Ibilbide osoan zehar Carlos V. Lo egin zuen herri guztietatik pasatuko gara. Herri hauen sarreretan besterik ez ditugu  ibilbide hau adierazten duen txartelak aurkituko. Beraz, ez dugu beste seinalizaziorik ikusiko ibilbide osoan zehar. Ibilbidea hau, berez, ez dago ezarrita, ez da existitzen beste ibilbide moduan. Hori dela eta, ahaztu beharko dugu Donejakue bidean dagoen seinalizazio ona.

Deskargatu track-a

Bideoak

Ezaugarriak:

  • Distantzia: 634,04 kilometro

  • Gutxieneko altitudea: 0 metro

  • Altitude gorenena: 1.282 metro

  • Desnibel metatua: Igotzen: 7.366 metro - Bajatzen:  6.991 metro

  • Zailtasun maila: Zaila

  • Denbora: 42 ordu gutxi gora behera 

  • Ibilbide lineala

 

05. Miralríotik Lanestosara (Guadalajaratik Euskadira)

Proposatzen dugun ibilbide zikloturista hau 8 egunetan egiteko da. 450 kilometroko distantzia beteko dugu Guadalajaratik Euskadira edo Euskaditik (Lanestosa) Guadalajararaino (Miralrío).

Trafiko asko jasaten ez dituzten bigarren mailako errepideetatik joango gara beti. Penintsulako iparraldeko erdia zeharkatuko dugu Guadalajaratik hasita Soria eta Burgos zeharkatuz, hegoaldetik iparraldera, Enkarterrira, Euskadira heltzeko.

Oso bidaia komenigarria da aste batean abentura txiki bat bizi nahi duten bizikleta zaleentzat. Zatirik handiena Gaztelatik egingo da, batez ere Burgosko lurretatik, Kantauri mendilerrora heltzeko, itsasotik oso hurbil, edo kontrako bidea egin nahi dutenentzat, Bizkaiko mendietatik, itsasotik gertu (Lanestosan) hasi, eta Mesetaraino igo Guadalajarara, Alcarriara heltzeko.

Deskargatu track-a

Ezaugarriak:

  • Distantzia: 449,43 kilometro

  • Gutxieneko altitudea: 292 metro

  • Altitude gorenena: 1.420 metro

  • Desnibel metatua: Igotzen: 4.811 metro - Bajatzen:  5.539 metro

  • Zailtasun maila: Zaila

  • Denbora: 30 ordu gutxi gora behera 

  • Ibilbide lineala

 

06. 7 Bailaren Ibilbidea

7 egunetan egiten den 285 kilometroko ibilbide zikloturista, Lanestosa herri bizkaitarretik hasita Bizkaia, Araba, Burgos eta Kantabriako probintzietatik iragaten dena. Liluragarria da 4 probintzia ezberdinetan ibiltzeari esker, horrek dakarren guztiarekin, ez kilometroko askoko erradioan erakargarritasun turistikoa, paisaiarena, gastronomikoa, etab. izatea.

Bizikletak prestatuta egon beharko dute asfaltozko eskualde-errepideetatik zein mendiko lurrezko pistetatik ibiltzeko.

Izenak adierazten duen moduan, 7 bailaretatik igarotzen da ibilbide hau, herri ederrez, mendi portuez, erreka ibilgu eta iturburuez, gaztelar mesetez eta Kantabriako mendietako gailur handiak ezagutaraziko dizkiguten amaiera etapa epikoez beteta dago.

Prestatu abentura itzel bat bizitzeko!

07. Lanestosatik Sobara buelta. Collados del Asón (Asóngo mendixkak) Parke Naturala eta Puerto de la Sía

​Ia 75 km-ko luzera eta 1.500 metroko goranzko desnibel metatua. Gogorra egin daiteke, azkeneko zatia batez ere. Zati hau Agueratik Los Tornos portuko begiratokira doana da, desnibelik ez duela dirudien arren, inguru honetan aireak beti kontran jotzeak eta kilometroen metaketak ondorioak izaten ditu. Lanestosatik Ramales aldera jaitsiko gara.
 
Alto de Volaizko jaitsieran kartel bat topatuko dugu ezkerretara Sobako bailara eta Regules alderako bidea adierazten diguna, hori hartu beharko dugu. Hemendik aurrera, zatirik erakargarriena hasiko da, igoera Gándara ibaiaren ibilguan zehar, Sobako bailara ederrean eta  Collados del Asón  (Asóngo mendixkak) Parke Naturaleko zati batean barrena. Aurrerago, La Síako portua igo beharko dugu, mendatearen azken zatia igo ondoren. Gero, ia Espinosa de los Monteros herrira heltzen den jaitsiera erakargarri batetik igaroko gara, eta bertatik, Aguerara. Orduan, aurreko paragrafoan azaldutako Los Tornos begiratokira heltzeko bidea egitea eta Lanestosara jaistea bakarrik faltako da.

Deskargatu track-a