4. etapa- Santa Eulalia- Colina (54 km)

Santa Eulaliako irteera Lunara arteko irteera gogorra da. Pedalei eragiten hasteko portzentaje zail eta ezatsegineko aldapak, eta Luna (errepide amaiera) ostean, ibiltzeko zailak diren lurrezko pistetatik doan ibilbidea, zati teknikoak dituena, eta zertxobait gehiago zailtzen duen ganadu basatiaren konpainiarekin. Nerbioiren iturburura heldu arte. Errez aurkitu daitekeen Orduñako herriaren bista panoramikoak.

Pagadi ederrak eta ur-jauzi handiaren bisten osteko otsoaren ehizari egindako monumentua, lurralde hauetan ugaria den animalia.

Orain pagadietan barna joan behar da, errepide nagusira bidean, jaitsieran eta beherantz joz Berberanara garamatza. Burgosko Losa Bailararen sarreran gaude, bazkal osteko arratsaldeko saioaren gehiengoan bertan ibiliko gara. Jatetxe ona topatu dugu herri honetan.

Zabal eta laua den Losa Bailarak proban jartzen du zikloturistaren erresistentzia.

Hainbat ikerketek erakutsi dute bailaran arrasto erromatar garrantzitsuen agerpena, eta egunero irteten dira argitara erromatarrak lurralde honetan izan zirenaren aztarnak. Berberanatik Riberora bailara zeharkatzen zuen galtzada erromatar baten existentzia frogatua dagoela dirudi, justuki guk egingo dugun bidea.

Aurkitzen duzuen lehenengo herriko, Villalba de Losa, aska bisitatzea gomendatzen dugu. Beroa egiten duen egunetan freskatzea gozamen handia da. Egitekoa pedalei zuzen luzeetan eragitea da, hidratatzea eta indarrak gordetzea ordea, betebehar bat da Colinara osorik heltzeko, Castrobartotik haratago, 4. etaparen amaiera.