3. etapa- Lendoñobeiti – Santa Eulalia (38,4 km)

Zoragarria da Lendoñotik Orduñarako bidea, egun honetan aurkituko dugun lehenengo herria.

Mendi gailurretako harri formazioek paisaia menderatzen dute. Baso eta mendiak. Hedadura hauek duten lasaitasunean murgilduta eragin diegu pedalei. Hasiera portzentaje gogorrek jaitsierei eman diete bidea ibilbideko lehenengo udalerrira heldu arte, Orduña.

Merezi duen lasaitasunez bisitatu dugu hiria.

Orduñako aberastasun handiena kokatuta dagoen bailara ikusgarriko baliabide naturalak dira.  Gaur la cascada de Gujuliko ur-jauzia begiratokitik ezagutuko dugu. Baina aurretik, La Barrerilla portu gogorra igo behar dugu hurrengo bailarara bidean, Kuartangokoa.

La Barrerilla, Orduñako Portua bezain ezaguna izan ez arren, zailtasun handikoa da, eta are gehiago egoten den bero itogarriarekin. Hemendik Gujuliraino, ondoren Kuartangoko bailaran murgiltzeko.

Mendizerren artean sartutako eta bi bailarek zeharkatutako bailara zabala da, Bayas ibaia, iparraldetik hegoaldera gurutzatzen duena eta Vadillo, mendebaldetik ekialdera igarotzen den Bayasen ibaiadarra. Bailara osoa gurutzatuko dugu Kuartango herrira arte, hemendik aurrera Arabako probintziako alde nahiko ezezagunean murgilduko gara, Jokano eta Villamanca herriak zeharkatzen dituena Santa Eulaliara heldu arte. Jenderik bizi ez den eremua, lehorra, ahaztua. Guztiz aldendutako landa-eremu hauen babesgabetasunak harrituko gaitu. Gaua Santa Eulaliako elizan pasako dugu, leku lasaia eta bakandua.