7. etapa- San Roque de Riomiera- Lanestosa (37 km)

Ibilbidearen azken egunerako eta atzoko etapa zorrotzaren ostean, etapa erregina dugu egiteko, montes de Pas-eko behiaren monumentura igotzea, San Roquetik gora, Alto de los Machucos, La Pedrosa eta Los Barrios bezala ezagutzen dena. Eta honi zakutoak goraino kargatuta ditugula gehitzen badiogu, hezur gogor bat dugu eskuartean.

Hasiera oso gogorra da, puntu batzuetan % 20ko desnibela gainditzen duten portzentajeak dituzten zementatutako pistekin. 6 km izatera iristen ez den arren, amaiezina da. Gainera, normalean goiko partean egiten duen eguraldia lainoa da ia beti eta hezetasun asko egoten da, igoera zailtzen duen beste faktore bat.

Behin goian gaudela, monumentua bisitatuko dugu eta Parrocolinako Pasoa deitu daitekeen lekura joango gara (alucherosdelpedal-ek igota Bustablaotik), Collao Espina bezala ezagutzen dena, jaitsiera oso arriskutsua, eta era berean, oso erakargarria da. Kurba itxien arteko pagadi gune izugarri batetik igaroko gara.

Bustablaon deskantsatu egingo dugu bizikletak frenatu eta geratzeagatik eskuak eta besoak nekatzen dituen jaitsieraren ostean. Errekuperatzeko ez dago ezer hoberik mendiko eltzekari on bat baino herriko edozein tabernatan, guztiak dira trebeak jaki zaporetsu hau prestatzen.

Hemendik aurrera Asongo Eskualdea gurutzatuko dugu, izena ematen dion ibaiaren ondotik. Ruesga udalerriko herri politak zeharkatuko ditugu, hala nola, Arredondo, Riba eta Ramales de la Victoria bailarara heldu bitartean.

Ramalesen bidaiako azken “tatxet”a igo beharko dugu, Covalanas Kobak bisitatzeko aparkalekuaren parean amaitzen den Alto de Volaiz. 

Bidaiaren amaiera Lanestosan dago, 2 km baino pixka bat gehiagora.