1.etapa- Lanestosa-Traslaviña; (34,6 km)

Ibilbidea Lanestosan hasten da, Bizkaia osoan hedadura txikiena duen herria, pedalei eragiten hasi aurretik lasaitasunez bisitatzea merezi duen erdi-aroko gune historikoa duena.

Hasiera gogorra da bizikletara igo bezain pronto Ubalgo Portua igotzen hasi behar baita. Portu honen deskribapen onena hemen klikatuz. 5 kilometro igo behar dira goi mendietako inguru batean. Portu gainera heldu ostean, mendiaren beste aldera jaitsi behar da, ibilbidearen lehen bailarara, Karrantzako Bailarara.

Jaitsiera zorabiagarria dago bailararen bihotzean dagoen Concha auzora heldu artean. Bazkaltzeko Casa Garras Jatetxea proposatzen dugu, etxeko janari ezin hobea prezio onean. Conchatik, Ambasaguas igarota, Biañeztik igoera Karpin parkera iritsi arte. Karpin ikusleei irekia dagoen animalia basatiak jasotzeko zentro bat da. Parketik, beti gero eta desnibel gogorragoekin igotzen, mendi barrenean dagoen Herbosora pasako gara, bailarako zaindaria den Sucesoko Andra Mariarengandik oso gertu eta lur malkarretako pistetan barneratuko gara pinudi zarbatsuetatik, Villanuevako bidean, errepide nagusia hartzeko asmoz.

Hemen La Escrita portua igo behar da, Enkarterriko eta Karrantzako Bailarako herri guzti hauek hurrengo bailararekin, Turtziozkoarekin, konektatzen dituena. La Escrita gainera heldu eta beheraka hastea, dena bat da.

Turtziozko Villaverdera helduko gara, Bizkaiko probintzian kokatutako bailara kantabriar txiki eta ederra.

“Ikaztobi” tradizionala ikusteko zortea izan dezakezue (uztaileko azkenengo astean). Hau ikatza egiteko jatorrizko modua zen. Txondorrak egurra bertikalki pilatzen egiten ziren, geruzetan, kono antzeko bat eratuz.

Turtzioztik Traslaviñaraino, Artzentalesen, trafiko dezenterekin izan arren, bide mesedegarrian egingo dira eguneko azken kilometroak. Traslaviñan afaldu, lo egin eta gosaltzea izango da praktikoena hurrengo eguneko etapari begira.