5. etapa- Colina-Vega de Pas (44 km)

Colina errepideak banatzen duen burgosko herri txiki bat da, Las Merindadesen parte dena, Villarcayo-ko auzitegi barrutiari dagokiona.

Herriko puntu nabarmengarria da La Expectación de Nuestra Señorako eliza erromanikoa, alde garaian kokatua.

Pedalei eragiten hasi gara Riberon azaldu garaen arte, bidegurutzean. Montijako lurretan sartu gara eta Espinosa de los Monterosera goaz, Burgos iparraldeko herri garrantzitsua, merkatu eta abere azokengatik nabarmendua. Aperitibo bat hartzeko geldialdia egitea gomendatzen dugu, dagozkion pintxoekin.

Ibilbideak Barcenase eta Las Machorraseko paraje erakargarrietara bidean jarraitzen du. Hemendik aurrera ibilbidean paisaia aldaketa handi bat dago, lautada atzean utzi eta bidaiaria hotz utziko ez duen ingurune natural zoragarriarekin bailara malkartsuagotan barneratzen hasiko gara.
 
Nolabait esatearren, Las Manchorras Estacas de Trueba portuko kartelean amaitzen da, tradizio txirrindulari handia eta xarma berezia duen portua, Frantziako Tourraren modura.

Jaitsiera zorabiagarria dago Vega de Pas herrira heldu arte, jarduera turistiko kantauriarrean eta “la ruta del sobao”n bere tokia aurkitu duen herria. Etaparen amaiera. Vegan lo egin genuen. Errekan bainu bat ere hartu ahal izan genuen.