Mendi-ibiliak

Bost senderismo ibilbide diseinatu ditugu ingurumen nestosanoa ulertu eta gozatu ahal izateko. Lehenengo 2ak zailtasun baxukoak dira eta 3. eta 5. ibilaldiak zailtasun ertainekoak eta 5.a, zailtasun gogorrekoa. Ibilbide guztiek GPS track-a dute. Denbora estimazioak gutxi gorabeherakoak izan dira, hauek egoera fisiko zeini kanpoko veste faktore batzuen araberakoa izango baita.

Jarduera fisikoen onurak

· Zure osasun egoera eta bizi kalitatea hobetu egingo dira.

· Hobeto sentituko zaram umore hobeagoarekin.

· Zure arnasketa hobetuko da.

· Zure zirkulazio sistema hobetuko da.

· Zure autonomia hobetuko da bai orain eta baita urte gehiago dituzunerako.

· 3 Zenbait gaixotasun pairatzeko aukerak murriztuko dituzu: osteoporosia, tentsio arterial altua eta bihotzeko gaixotasunak.

Bideari ekin aurreko gomendioak

· Ingurumenarekiko errespetua

· Ibilbideen zailtasun maila, maila fisikoa eta egiteko denbora

· Materiala, ordezko piezak eta mugikorra erabiltzea

Ibiltariei errespetua: bizikletak beti utzi behar du pasatzen eta oinezkoa edo ibiltaria errespetatu behar du.

01. Lanestosako arana eta ingurua ezagutu

​Lanestosako inguruetatik egingo dugun mendi buelta honek 7,5 kilometro ditu eta egin ahala nestosako ingurune eta arana ezagutzeko aukera emango digu. Esan daiteke paseo luze eta lasaia dela hasierako igoerak izan ezik. Eremu honetako fauna eta flora ez ezik antzinako kare harrobia ere ezagutuko dugu. Ibilbideak behatoki txiki bateraino (waypointzat sartuta) eramango gaitu, bertatik oso ikuspegi ederraz gozatuko ditugu.

Sangriceserantz igotzen duen errepidetik kobazuloetako mendia igoko dugu (Kobenkoba,e.a.) eta igotzen dugun heinean lurrezko pistetatik zehar pagadi artean ibiliko gara. Jarraian

Bolborategirantz bajatuko dugu hilerriraino eta antzinako kare-harrobiaezagutuko dugu, waypoint betekin adierazita dago. Bertan kare-harrobia nola erabiltzen zen azaltzen duten txartelak daude.  Kare-harrobitik Bolborategira itzuliko gara errepidetik eta handik herriko erdi gunera Calera Ibaiatik paseo polit bat egin eta gero.

Ikusi ibilbideko irudien galeria

Ezaugariak:

  • Distantzia: 7,51 kilometro

  • Gutxieneko altitudea: 273 metro

  • Altitude gorenena: 529 metro

  • Desnibel metatua: Igotzen: 357 metro - Bajatzen:  330 metro

  • Zailtasun maila: Erraza

  • Denbora: ordu 1 eta erdi gutxi gora behera 

  • Ibilbide borobila

 

02. Lanestosako arana eta ingurua ezagutu II

​Lanestosako inguruetatik egingo dugun mendi buelta honek 7,48 kilometro ditu eta egin ahala nestosako ingurune eta arana ere ezagutzeko aukera emango digu. Horretaz gain,ibilbide honek, herritik gertu dauden leku turistiko eta natural erakargarrietara eramango gaitu eta haien artean aipa daiteke kobazuloak, Kobenkoba barne, eta harrizko horma baten ondotik ondo markatuta dagoen zirkuitua. Estazio sismiko batetik hurbil eta uraren kobazulotik ere pasatuko gara.

Ibilbidea herriko aterpetzean hasiko dugu paseo atsegin bat eginez Calera ibaitik. Ibaiaegurrezko zubi batetik zeharkatuko dugu.  Sangriceserantz igotzen duen errepidetik kobazuloetako mendia igoko dugu Kobenkoba kobazulorantz. Heldu baino lehen beste kobazulo interesgarri bat  bisitatu ahalko dugu. Kobazulo honetan meatzaritza historia azaltzen duen panelak aurkituko ditugu. Kobenkoban, lurpeko haitzulo bisitatzeaz gain bertan dagoen behatokitik herriko eta araneko panoramikaz disfrutatuko dugu.

Hemen hasten da Meategietako Haitza eta  Portillo de Sopeñaraino seinalatuta dagoen ibilbidea. Pagadi izugarri bat zeharkatuko dugu ibilbideko zati ikusgarrienera heldu baino lehen, harrizko hormako zirkuitua,.

Zirkuitua estazio sismikoaren ondoan bukatzen da. Handik gertu Uraren kobazuloa bisitatu dezakegu jaitsiera bidea  hasi baino lehen Lanestosaraino.        

Ikusi ibilbideko irudien galeria

Ezaugariak:

  • Distantzia: 7,48 kilometro

  • Gutxieneko altitudea: 275 metro

  • Altitude gorenena: 630 metro

  • Desnibel metatua: Igotzen: 385 metro - Bajatzen:  454 metro

  • Zailtasun maila: Erraza

  • Denbora: ordu 1 eta erdi gutxi gora behera 

  • Ibilbide borobila

 

03. Lanestosa-Loberako Haitza

Zailtasun ertaineko ibilbideak 10 kilometro gutxi gorabehera du (joan eta etorri) eta herritik hasita mendi esanguratsuarenaren tontorrera eramango gaitu.  Gure paisaiak ikusteko behatoki ezin hobea,  nestosa inguruko bizitzaren zaindaria, eta esaerak esaten duenez:"Loberako Haitza haserretzen denean Lanestosa bustitzen da".

Mapa Topografiko Nazionalean "La Mortera" deitzen diote eta itsasoko mailaren gainetik 719 metrotara dago.

Tontorrerainoko igoera erraza da bere azken zatian izan ezik, hemen lurra karstikoa da eta oso desatsegina da zapaltzeko, aizto zorrotz itxurako harkaitzekin zoruan. Kontuz ibili behar da azalera honen gainetik.

Ibilbideko puntu guztietatik ikus daitezkeen herriko eta araneko panoramikak , izan ezik tontorretik ikus daitezkeenak ere itzelak dira.

Ikusi ibilbideko irudien galeria

Ezaugariak:

  • Distantzia: 9,28 kilometro

  • Gutxieneko altitudea: 281 metro

  • Altitude gorenena: 730 metro

  • Desnibel metatua: Igotzen: 444 metro - Bajatzen:  431 metro

  • Zailtasun maila: Ertaina

  • Denbora: 3 ordu gutxi gora behera 

  • Ibilbide borobila

 

04. Chick 68 ibilbidea – Karrantzako aranetik- (Las Arreturasetik Lanzas Agudasera)

 Oso zaila den ibilbide honek (17.5 kilometroko luzera du eta) aukera emango digu Karrantzako Aran zabala ezagutzeko eta ikuspegi ezin hobeak disfrutatzeko.

Las Arreturasen hasiera emango diogu ibilbideari , La Calera del Prado herritik oso gertu, Lanestosatik 7,5 kilometrotara.

Bidea Karrantzako sai-lekutik 150 metrotara, hain zuzen ere, hasiko dugu, aurreko 2009-2011 urteetan zehar egin berri den pista batean. Amaiera Lanzas Agudas herrian izango da.

Ordunteko Mendietako Karrantzako  aldetik sartuko gara, mendi-ibiltaritza praktikatzeko leku ezin hobea . Enkarterriko ibaietan urak isurtzen dituzten errekak zeharkatuko ditugu, haien artean Lanestosatik pasatzen den Calera ibaia.

Ibilbide honek GR 123ko (Aguera de Montijatik Balmasedaraino Ordunteko Mendiak zeharkatzen duen ibilbide integrala) ibilbidearen lehenengo etaparen zati txiki batekin lotzen du.

Gaztelako aldea ikusteko aukera ere izango dugu, Menako Arana eta Ordunteko Urtegia hain zuzen ere. Bide osoa harrizko aterpez zipriztinduta dago. Waypoint-en bidez  ibilbidearen erdian kokatuta dagoen iturria  seinalatzen da.

Azken zatia benetan zoragarria da ehun urtetik gorako pagoak  dituen Bizkaiko pagadi handienetariko bat ikus baitaitezke.

Ikusi ibilbideko irudien galeria

Ezaugariak:

  • Distantzia: 17,49 kilometro

  • Gutxieneko altitudea: 396 metro

  • Altitude gorenena: 928 metro

  • Desnibel metatua: Igotzen: 772 metro - Bajatzen:  1.019 metro

  • Zailtasun maila: Zaila

  • Denbora: 5 ordu gutxi gora behera 

  • Ibilbide lineala

  • Bi auto behar dira

 

05. Zalama (1.336 mts)

 GARRANTZISUA: Komenigarria da autoz hurbiltzea lehenengo waypointeraino-Campo Calero-, Hemendik Zalamako tontorreraino 11 kilometro daude (ibilbide osoa 22 kilometro dira) eta 6 ordu eta 30 minutu gutxi gorabehera irauten da. Lanestosatik egiteko hobe izango litzateke 2 etapatan egitea.

Oharra: Lanestosatik hasteko tracka atxikituta dago Ibiltariak errazago heltzeko Campo Caleroko abiapuntura – IBILBIDE HASIERA PROPOSAMENA-

Segur aski Lanestosa ingurutik eta Enkarterritik, oinez egin daitekeen mendi buelta erakargarrienetariko bat da. Oso ezaguna da mendizaleen artean.

Ibilbideak Ordunteko Mendietako  muinera, bere tontor esanguratsu arte eramango gaitu ; Zalama (1.336 m.).

Ordunteko mendilerroko eta Enkarterriko mendi garaiena da eta Bizkaiko Jaurerriko garaienetariko bat Anboto, Gorbeia, Aldamin eta Lekandarekin batera (Javi Urrutia-Mendikat).

Ikuspegi hunkigarriaz gozatuko dugu.

Campo Caleron (Beheko mapan agertzen da), ibiltari eta perretxikozale askok autoak uzten dituzte Ordunteko Mendietatik bere ibilbideak hasi baino lehen. Guk ere gomendatzen dugu bide polit honi hasiera hemen ematea.

Hemendik, ibiltariarentzat egoera onean dagoen pista batetik igoko gara eta sai-lekutik pasatuko gara. Jarraituko dugu igotzen aldapa handiko maldak Santipiñara arte (1.054 m.), Saldueroko Zelaira heltzeko. Puntu honetatik Zalama ikus daiteke. Malda gogorrenak egiteke daude, La Maza eta Zalama. Ez zaizkizue damutuko tontorretik ikusten dena.

Beheko mapak ibilbide osoa azaltzen du Campo Calerotik Zalamaraino, horretaz gain, deskargatu daitekeen GPS trackean bideko waipoint nabarmenenak aurkituko dituzue; Campo Calero, sail-lekua, Santipiña, Saldueroko Zelaia, Zalamako zohikaztegia, Zalama mendia, e.a.

Ezaugariak (ibilbidea Lanstosatik hasteko)

  • Distantzia: 20,36 kilometro (joaneko distantzia soilik)

  • Gutxieneko altitudea: 291 metro

  • Altitude gorenena: 1.340 metro

  • Desnibel metatua: Igotzen: 1.265 metro - Bajatzen:  218 metro

  • Zailtasun maila: Oso zaila

  • Denbora: ordu 2 egun 

  • Ibilbide lineala

  • *Ez da  gomendatzen ibilbidea etapa bakarrean egitea

Ezaugariak (ibilbidea Campo Calerotik hasteko)

  • Distantzia: 11 kilometro (joanekoa) eta 22 kilometro (guztira)

  • Gutxieneko altitudea: 63 metro

  • Altitude gorenena: 637 metro

  • Desnibel metatua: Igotzen: 700 metro - Bajatzen:  694 metro

  • Zailtasun maila: Ertain-altua

  • Denbora: 6 ordu eta erdi gutxi gora behera 

  • Ibilbide lineala