Lanestosako udalerriak kobazulo ezkutuak ezagutzeko aukera emango die espeleologia-zaleei. Bisitariak harrituta utziko dituzte kubazulook. Guztiak gertu daude udalerritik, eta oinez joan daiteke bertara.

Bisitak egitean, gomendatzen da aldez aurretik norbaiti jakinaraztea zein kobazulotara joango zaren, beharrezko ekipamendua eramatea eta kirol-jarduera horren zalea izatea.

Udalak ez du erantzukizunik izango partikularren jardueren gainean.

Deskribatutako kobazuloek badituzte ezaugarri eta bitxikeriak, jarraian azalduko direnak.

La Severina Koba

Lanestosa herritik aterata, “Senda de los Rellanos” bidea hartzen da Pico del Mororako noranzkoan. Duela gutxi eraikitako eskailera batzuetatik igo ondoren, juduen Kobara ala Kobenkobara hurbilduko gara  eta pareko behatokiko bistez gozatu ahalko dugu. Jarraian, gorantz joango gara eta 50 bat metrora dagoen bidebanatzean ezkerreko bidea hartuko dugu, jaitsiera arin bat duena hasieran. Bidea artadi eder batean sartzen da, eta gure ibilbidean eskuinetara dago Kobaren ahoa, 18 metro zabal eta 3 metro luze dena.

Kobaren sarreran egindako indusketetan zenbait zerbido-hezur aurkitu ziren.

Barrura jarraituz gero, galeria nagusia konglomeratuen sedimentu aloktonoek ixten dute. Ezkerrerako adarra hartzen badugu, herritarren pintaketak dituen areto batera helduko gara, kolada handi bat duena. Kolada horretan irekitako leiho txiki batek koban aurrera egitea ahalbidetzen digu, 20 metro inguru arrastan . Img 0693 Gune honetan du katazuloak altuerarik baxuena , baina tarte hori igaro eta gero bertikaltasuna berreskuratu eta oinez jarrai dezakegu ibilbide zirkularra egiten badugu. Tarte horretan “Bastón de mando” izeneko estalagmita bereizgarria goza dezakegu; urpean geratu ohi den aretoa da hau, lohiz nahiko betea eta hainbat  formazio eta  eszentriko dituena. Kobak duen tamaina txikia eta bisitek aretoari eragiten dizkioten kalteak aintzat hartuta, kobazuloa ez bisitatzea gomendatzen dugu.

Soplongo Leize-koba

Lanestosako hiriguneko lursail pribatu batean aurkitutakoa. “El Soplon”ek goitegi -lanak bete ditu urte luzeetan, jakiak, edariak, etab. hozteko. Leize horren inguruko artikulu bat argitaratu zen Boletín Cántabro de Espeleologían, S.E.S.Sek idatzia eta krokis tipografiko bat du gehigarri, V. Irala, L. Crespo eta R. Bohigas-ek egina.

Esparta espeleologia-taldeak sakonki aztertu zuen lekua, eta, traba batzuk kendu ostean, hainbat metro handitu ahal izan zuen kobazuloa.

Ahoan duen etxola batek sarrera txikia ezkutatzen du, 10 metro dituen arraildura batera ematen duena. Hala ere, barrura begira jarrita, eskuinerantz joateko aukera dago. 8-10 metro ibili ostean, bloke handiak dituen areto bat dago, eta, lehenengo putzu bat saihestu ostean, 8 metro jaisten den bigarren putzu bat dago, gero beste 20 metro dituena. Behealdean, katazulo batek hondarrez estalitako galeria bat dago, konkrezio-maila lurretik metro betera duena. Koba handitu egiten da eta bira eginez aurrera jarraitzen uzten digu, errekarrizko eta lokatzezko zorua duen galeria batean barrena. Tamaina handiko gela horrek konkrezio-guneak ditu eta ur-jario txiki bat sabaian.

Kobak -50 metroko sakonera du; hortaz, Kalera ibaiaren ibilgua baino 30 metro beherago dago, eta uste da Cullalvera koba eta Txomin VIII leizearekin (Txomin esparruan dagoena) zerikusia izan dezakeela.

Beste putzuren batera jaisteko aukera egongo da, akaso, baina orain arteko jarraibide posible guztiak errekarriek eta lokatzak estaltzen dituzte; alabaina, izango da agian oztopoak kentzeko aukerarik.

Bitxikeria moduan, aipatzekoa da Ammonitesen fosil bat aurkitu dela berriki leizearen barrenean, eskorga baten gurpilaren dimentsio antzekoa eta 25 kg inguru zituena.

Las Pajucas koba

Kobaren ahoa, 0,70 m altu eta 0,60 m zabal dena, Ramalesera doan errepidetik 50 metrotara zabaltzen da, Kobenkobaren bertikalaren azpian. Koba 15 metro luze da eta aipagarria da Bizkaiko Espeleologia Taldeak 1965eko martxoaren 19an aztarnategi prehistoriko bat aurkitu zuela bertan.