Lanestosa 360º mendi martxak hiru ibilbide ditu: bata laburra, bestea tartekoa eta familiarra izenekoa. Horren helburua da ekitaldia jende guztiaren esku jartzea Enkarterriko hiribilduko jai-eguna izatea espero den jardunaldi honetan, urriko lehenengo igandean ospatuko dena.

Lanestosa 360º ez da mendi martxa bat bakarrik; mendiaz, kirolaz, naturaz eta gastronomiaz gozatzeko sortutako ekitaldia da. Gainera, martxarekin batera puzgarriak egongo dira txikienentzat, baita gidatutako jarduera kulturalak ere, hala nola Kobenkobara egindako bisita. Lanestosa 360ºren bigarren edizio honetan, exijentzia maila ezberdina duten hiru ibilbide proposatzen ditu antolakuntzak, mendizale mota guztientzat pentsatuta daudenak. Bestalde, edizio honetan, ez da denbora neurtuko, eta ez dira kategoriak, podiuma, sailkapenak eta sariak egongo. Partaideek proba oinez, martxa egiten edo korrika burutu ahalko dute.

360º ibilbideak, gogorrena denak, erdi-goi mailako zailtasuna du: 18,6 kilometro eta 1.001 metroko desnibela. Ibilbidea Lanestosan hasi eta Kobenkobatik igotzen da, Labar-arteko Interpretazio Zentrotik, Moro gailurrera (821 m). Jarraian, haranaren parterik sakonenera jaisten da Calera ibaiaren ibai-bidera heldu arte. Hortik herrira bueltatu, eta, horren ostean, Peña Loberara (725m, La Busta gisa ere ezagutua) igotzen da.

​Bide honek mota askotako tarteak ditu: basabidea, pista, arroka, harri askea, lapiaza... Horregatik, beharrezkoa da mendirako arropa eta zapatak eramatea, baita menditik mugitzen jakitea ere. Meatzaritzarekin lotura izan zuten lekuetatik pasatuko da, hala nota Txomin mugarria eta Esperanza mehatzea; baita gaztainondoak, pagoak, arteak eta pinuak dituzten basoetatik. Mororen eta La Loberaren tontorretatik hurbil dauden tarteetatik kontu handiz ibili behar da, gehien bat arroka bustita badago.

Beste bi bideak lehenengotik pasatzen dira partzialki, gehien bat hasieran. Irteera ordua desberdina denez, ez da egongo ibilbideetan partaideak pilatzeko arriskurik. Dortsalak ostiralean, hilaren 5ean, har daitezke.

Izen-emateak honako hau barne hartzen du: kamiseta teknikoa, poltsa, dortsala, anoa-postu solido eta likidoak, indaba-bazkaria sakramentuekin eta ogia (ez du edaria gehitzen -laguntzaileek 3 €), asistentzia-asegurua, dutxak, autokarabanen gunean gaua pasatzeko aukera (toki mugatua), umeentzako puzgarriak eta masajea doan martxa ostean.

Informazio gehiago: www.lanestosa360.com