Gernikako Jai Alai frontoia munduan zabalik jarraitzen duen frontoirik handienetariko artean dago. Secundino Zuazok eginda, (20. mendeko arkitekto onenetarikoa Espainia mailan) 1963an inauguratu zuten. Zesta punta munduko kirolik azkarrena da. “Guinness Liburuan” ere jasota dago. Pilotak orduko 300 kilometro abiadura hartzen du.
Frontoiak dituen ezaugarri bereziak direla eta, munduko frontoirik onenatzat jotzen dute pilotariek.