PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

 Oharra (GPS gabe)

Lanestosatik atera gara La Taberna edo “heriotzaren aldapa” (bere desnibel basatiengatik izendatua) pista ezagunetik. Kilometro bateko igoera da mendiaren toki altuenera heldu arte, “El Hava” bezala ezaguna den puntua. Bista zoragarriak Lanestosa eta Sobako bailara banatzen dituen mendiaren gainetik, bertan barneratuko garen Kantabriako bailara ederra.

Pista ezezagun eta bakartietatik jaitsiko gara El Acebo auzora. Inguru pribilegiatua da. Ohartu orduko Bustan agertu gara, mendian dagoen balkoi baten moduko herria. Bertako etxeak postal bat dira.

Bustan ermita erromatarra bisitatzea gomendatzen dugu, Soba bailarako eraikuntzarik zaharrenetako bat. Ermitatik jarraitzen du jaitsierak. La Cistiernatik igaroko gara, errepideak gurutzatzen duen herria, eta bertatik Santa Mariara, mendi-bizkarrean kokatutako beste herritxo bat. Erraza litzateke jaisten jarraitzea S-534 eskualde-errepidera irten arte, Soba bailara guztia eta Casatablas lotzen dituena (ibilbide erraza nahi duenak alternatiba hau aukeratu dezala), baina herri irteeran ezkerretara dagoen saihesbidea hartuko dugu. Zelai baten erditik jaisten hasten naiz Barranco del Astrón bidean eta berau zeharkatzen duen ibaitxo bat gurutzatzen dut. Ibaia bizikleta bizkarrean hartuta gurutzatzen da eta beste aldera pasatzen da, oso gertu ibilbide bat topatuko dugu El Prado inguruko etxe bakarti batera heltzen dena. Puntu horretatik Casatablas arte jaisten jarraituko dugu, aipaturiko errepidean agertuz.

Casatablasetik pasako gara, bertako taberna bisitatzea gomendatzen dut (denbora edo gosea duten horiei). Berehala hartu behar da ezkerretara dagoen saihesbidea, La Revilla, Helguera, Fresnedo… noranzkoan, eta berriro mendira, atzean utz berri dugun mendiaren jarraian datorrena hain zuzen. Rovente ibaiaren ibilgutik igoko gara, Soba bailara zeharkatzen duen Gándara ibaiaren ibaiadarra.

Igoera gogorra Helguerara arte, indianoen etxe ikusgarri batek ustekabean hartu gaituen lekura. Helgueratik pistaz La Revilla arte. Kontuz aldapekin. Esfortzuak merezi du. Elizaren atzealdean dauden bistak nabarmentzen ditugu, Hornijo Mendizerrako bistek harritu egingo zaituzte. Bikain ezberdindu daiteke Ancilloko Kanal ezaguna (harrizko formaziozko mendikatearen ezkerretan dagoen ebakia).

Goazen hurrengo herria, Pilas, mendian galduta dago; bertako lasaitasunak bidaiaria harrapatzen du eta bere zelaien berdeak eta mendien gertutasunak ohartu gabe hipnotizatu gaitu.

Zoragarria da herritxoa, goiko aldean kokatzen den kareztatutako elizak hartu gaitu; jarraian, zubi txiki batetik sartu daitekeen harrizko etxe bat, eta erdigunean beste etxe bat beiraz hornitutako egurrezko kortxila batekin; horrelako lekuetan eraikitzeak eskatzen duen esfortzuan pentsatzera eramaten dute.

Behin honaino helduta ezin dugu Rehoyos bisitatu gabe utzi, mendian gora, beste modu batera izan ezin daitekeen bezala. Itsasoaren mailaren gainetik 600 metrotara dago eta autoz heldu daitekeen azken herria da, mendiak muga naturala egiten du eta orain arte ibili garen bailara ixten du. Harritu egingo zaituzte bere elizak. ¿Nolatan egon daiteke hain eliza handi eta dotorea halako herri apartatuan? Orain herritik irten eta Rovente ibaiaren arroilan barrena ibili, hau igaro eta Fresnudora zuzendu behar dugu. Ez da izerdi on batzuk bota gabe lortuko.

Fresnedo mendiaren gainaldean kokatuta dago, Los Tornos porturako noranzkoan. Orain Heredara heldu beharko dugu. Horretarako zailtasun teknikoa duen pista hartu beharko dugu, batez ere bide erdian dauden harri handiei dagokienez. Berriro sartuko gara Astrónen sakanean, lehen ere bere beheko aldetik jaitsi gara Santa Mariako zelaitik behera. Orain goiko aldetik zeharkatu behar da, hau bitan banatzen duen ibaitxoaren iturburuaren pare horretatik ia.

Beste ibai bat gurutzatuko dugu eta gorantza joko dugu Heredara heldu arte. Horretarako, beste mendi bat igo eta hegalean dagoen auzorik baxuenetik sartu behar da herrira. Heradatik  Peña Lobera guztia zeharkatu eta Los Tornos portutik Hayara arte doan eta Lanestosara jaisten den pistarekin konektatzen da.

BUSTAKO ERMITA

XII. mendeko estilokoa da, puntu erdiko arkuan oinarrituta. Interesgarria da bere hegalean dituen hagapuru landugabeengatik. Harlanduxkoz armatua eta, harlanduak eskantzu eta kanpai-horman bakarrik. Solairuak abside erdizirkularra du, labe-gangarekin, kanoi-gangako presbiterioa eta arkupe itxi bat, mendi-gain horretan urtean zehar egingo duen euri guztia kontutan izanda, beste modu batera izan ezin zitekeen bezala. Kortxila arkupetua, beste herrialdeetan bezala, hemen anekdota hutsa da.