PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Oharra (GPS gabe)

Lanestosatik (289 m) Calera del Prado herriraino paseo polit bat egingo dugu ibai paretik igotzen dugun bitartean, oso aproposa beroketa egiteko. Calera del Pradotik aurrera Las Arreturaseraino aldapa handienak igoko ditugu, Campo Calerora sartu baino lehen dagoen pista gurutzeta, alegia. Las Arreturasen leku honetatik ateratzen diren ibilbide guztiei buruzko informazioa aurkituko dugu. Eskuinetara biratuko dugu Santipiñarantz (GR 123 ordu 1 oinez) eta Zalama (GR 123  3 ordu eta 20 min oinez).

Arreturastik aurrera %6-%7 ko desnibela duen mendi pista on batetik igoko dugu. Paisaia, lasaitasuna eta Los Tornos mendatearen eta Lanestosan bukatzen den bailararen ikuspegiak zoragarriak dira. Campo Calero pasa eta gero, 640 metroko lepoa, gure lehen geldialdia  bere helburua betetzen duen Karrantzako sai-lekua izango da. Hurrengo geralekua Saltipiña izango da, bertatik sai-lekua goitik ikusteko aukera izango dugu.

Aurrera jarraituko dugu pistatik, autoak ez pasatzeko dauden hesi batzuk zeharkatuko ditugu eta igo dugun mendiaren beste magalean aterako gara . Zalama aurrez aurre ikusiko dugu. Orain Saldueroko Zelaia inguratuko dugu, Llana Saldueroraino eta hemendik zuzenean La Mazarantz (1.198 m) eta gero Zalamarantz.

Llana Saldueroko behatokitik dauden Karrantzako ikuspegiak  itzelak dira, sai-lekua osatzen duten hiru bizkarrak ikusteaz gain, La Argañedako urtegi berria ikusten da. Urtegia egin da Karrantzako ur hornikuntza arazoak konpontzeko Cerrojako idoiaren alferrikako saiakeraren ostean.

Saldueroko Zelaia inguratu beharko dugu, eta hau izango da azken atsedena bide gogorrari aurre egin baino lehen. Lehenengo La Mazako malda aldapatsua igoko dugu. Segur aski, behin baino gehiagotan bajatuko gara bizikletatik.

Baina hemen ez da bukatuko, oraindik Zalamako igoera izugarria gainditu beharko dugu, Zalamako zohikaztegitik pasatuz . Ez dago ehun urte baino gehiago duen zohikaztegi honetara sartzerik babestuta dagoelako. Baina hemendik ikusiko duguna merezi du: Ordunteko Urtegia, menditik beste aldean, Menako Aranean.

Zalamako zohikaztegitik aurrera oso erraza da, baina zangoak minduta sentituko ditugu. Bilboko Mendi Elkartearen plaka eta tontorra seinalatzen duen mugarria ikusiko ditugu.

Hemendik aurrera jaitsiera zuzena da basoan zehar, baina kontuz ibili behar da aldapa handia baita. Los Tornos mendateko behatokitik Lanestosaraino eramango gaituen errepidea hartuko dugu.