Lanestosa Bizkaiko hedadura txikien duen herria da, 1,25 kilometro koadro du. Bailara estu batean dago. La Mortera eta Peña del Moro mendi aldapatsuaz inguratuta dago eta Calera ibaia du. Itsaso gaineko 289 metroko altitudean dago. Bizkaiko Karrantza herriak eta Kantabriako Soba herriak mugatzen dute.
Lanestosak 1.287ko ekainaren 6an Hiribildua titulua jaso zuen, Bizkaiko Lope Diaz de Haro Jaunaren eskutik. Pribilegia hau eman zion Los Tornos mendatearen bidez Gaztelatik itsasora ateratzeko bide naturalak erregula daitezen.
Don Lopek hiribildua sortu zuenean, antzinatik erabilitako eta Bizkaiko jaurerritik kanpo zegoen bide ertzean biztanleria egonkorra ezartzea bilatu zuen. Bideak Burgoseko mendiak eta Kantauri itsaso lotzen ditu.