Telefonoa: 942 64 65 04
Helbidea: Colindres-Burgos errepidea. P.K. 39800. Ramales de la Victoria.
Bisitak:
• Urriaren 1etik apirilaren 30era: goizez: 10:00, 11:00 eta 12:00.
• Maiatzaren 1etik irailaren 30era: goizez: 10:00, 11:00 eta 12:00 eta arratsaldez: 16:00, 17:00 eta 18:00.
Astelehenak eta astearteak, itxita.
Bisitak gidatuak dira.
Bi galeria ditu eta bertan orein emeak, bobido, orein ar bat eta zaldi bat margotuta daude. Irudi gehienak margo gorriz egin ziren eta bestak beltzez. Batzuek marrak grabatuta daukate. Margotzeko tanpoia erabili zuten. Hau da, marrak egiten dira puntuak bata bestearen gainean jarriz. Beti kolore gorria erabiltzen duen teknika hau ez da oso ohikoa baina aurkitu dezakegu Arenazazko kobazuloan (Galdamen, Bizkaia), La Haza (Ramales), La Pasiega (Puente Viesgo), eta Pondra (Ramales). Aditu batzuek uste dute litekeena dela “Ramalesko eskola” bat existitu izana eta orain dela 20.000 urtetik 14.400 urtera iraun izana irudi mota