Proposatutako ibilbideak Los Tornos mendateraino beste igoera aldizkako bat erakusten digu. Uste da igoera hau antzinen galtzada erromatarra izan zela. Lanestosako Udalak argitaratu zuen liburuak ematen duen informazioaren arabera oraindik mendateko goiko aldean antzinako harzola arrastoak daude, nahiz eta ez duen zehazten lekua, behatokitik gertu izango da. Erromanizazioa Enkarterrietan oso bizia izan zen. Erromatarrak K.A.-ko 25 urtean heldu ziren eskualdera. Laster konturatu ziren Enkarterri leku estrategikoa zela, ezinbesteko garraiobide mesetatik iparraldeko portuetara salgaiak eramaten zituzten merkatarientzat. Garai hartatik gaur egun arte heldu den gauza bakarra Burgoseko Balmasedatik datorren Galtzada Erromatarra da. Honek eskualdea zeharkatzen du Sopuertatik Las Muñecas mendate-arte eta Castro Urdialeseraino doa, Kantauriko eremu honetako portu garrantzitsuenetariko bat.
Ibilbidea seinalatuta dago “miliarioz” (mugarri mota bat), horietako bat, Maximorena hain zuzen ere, Enkarterriko Museoan ikusgai dago.
Ibilbide honen zati bat, Jasokundeko elizaraino doana, adar nagusienetariko bat izan daiteke, eta desnibel handiekin leku batzuetan Los Tornoseko mendatea El Pradorekin, La Calera eta bukatzeko Lanestosarekin lotzen du. Hain zuzen ere , La Caleraren herriaren irteeran gure herritik gertuen dagoen aztarna erromatar zaharrena aurki dezakegu, zubi erromatarra. Zubia seinalizatuta dago Carlos V Yusteko Monasteriora joateko erabiltzen zuen bidean baitago.