La Pampa taberna xumea da, inolako pretentsiorik gabekoa; hala ere, bertan inor ezagutzen ez baduzu ere, ez zara inoiz bakarrik sentituko. Barran solaskide onak daude, edarien eskaintza zabala da eta sabela betetzeko aukera dago edozein ordutan. Sukaldea dauka, edozein momentutan pintxoak egiteko prest dagoena. Gainera, Lonbera de Karrantzako haragi-produktuak ditugu, erosteko edo bertan jateko, baita Amalur ardi karrantzarraren gazta ondua ere. Talde txikientzat bazkariak edo afariak erreserbatzako aukera dago. Beti aurkituko duzu musika ona eta giro lasaia.